• 22.  Sagardo  Berri  Eguna:  Loreak  Astigarragan

    22. Sagardo Berri Eguna: Loreak Astigarragan

    Urtea hastearekin batera Sagardo Berri eguna iritsi da Astigarragara.

    Aurten berandu jakin det sagardo berria lehen aldiz dastatuko zuen ohorezko gonbidatua zein izango zen. Zehatzago esanda zein izan den: Loreak filmearen hiru antzesle nagusiak. Hiru emakume!

    Filmeaz asko entzun det. Guztia ona. Espainiako ‘Academia de las artes y de las Ciencias cinematográficas’-ek Goya sarietarako izendatu du. Baina onartu beharra daukat oraindik ez dudala ikusi. Eta ez nekiela Jon Garaño Astigartarra dela zuzendaria. Ezta ere protagonistak  hainbestetan filme, antzerki eta telebistako serietan  ikusitako Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru zirenik. A ze sorpresa…

    Antza aurtengo lehen txotxerako aukeratutako filmaren protagonistak txundituta, gaindituta daude denborak aurrera egin ahala filmea gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari delako. Erabat hunkituta ikusi ziren atzo: bai kultur etxean sagardunek antolatutako aurkezpenean; bai sagarrondoa landatzerakoan; bai Bereziartuan egitear zen denboraldiaren irekierarako dantzari begira; eta noski, Sagardantza eta Sokadantzan parte hartzeko ohorea izan zutelako.

    Giro ederrean hasi da ba aurtengo txotx denboraldia. Aurtengo sagardoa egiteko erabili den sagarretatik %45a beratakoak omen da eta lortu den sagardoa arina, usaintsua eta freskagarria izango omen degu.

    Goza dezagun!

    loreak sagastian

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies