• Alkate/alkatesen ordainsariak. Euskadiko Udal Lege aurreproiektua.

    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen aurreproiektua aurkeztu berri du.

    Beste zenbait konturen artean herritarrarengan kezka sortzen duen zinegotzi eta alkate/alkatesen ordainsariak arautzaten ditu II kapituloko 32 eta 33 artikuluetan. astigarragako tamainako herriari dagokionez bi arlo nagusi aipatzen dira:

    2000 biztanletik gorako herrietan alkate/alkatesek arduraldi esklusiborako eskubidea dute, espreski uko egiten ez badiote behintzat, ondorioz ordainsaria jasotzeko eskubidea dute.

    5000-10000  biztanle arteko udalerriek bermatu egingo dute opozisioko zinegotzi batek gutxienez arduraldi partziala izango duela, udal-gobernua kontrolatzeko eta fiskalizatzeko lana behar bezala egin ahal izateko.

    Bildu 2011ean Astigarragako gobernuko agintera iritsi bezain laister, gehiengo osoa zeukala baliatuz (11 zinegotzitatik 7) oposizioko zinegotzien ordainsariak ezabatu zituen. Alkatea liberatu zen eta bigarren liberazio batekin bere idazkaria eta hezkuntza zinegotziek urrenez urren liberazioaren 2/3 eta 1/3 jasotzen dituzte.

    Eraberean, talde politiko guztiei, Hamaikabat, EAJ-PNV eta Bilduri hain zuzen ere, hilabetero diru kopuru bat ematen zaie daukaten zinegotzi kopuruaren arabera baina kontutan hartu gabe alderdiotako zinegotziak batzar, batzorde eta bileretara joaten diren ala ez.

    Zer iruditzen zaizu Bilduren erabaki horrek gardentasuna eta gobernu ona bermatzen dituela?

    Udaletako ordezkarietatik zeinek izan beharko luke zure ustez ordainsaria jasotzeko eskubidea?

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies