• Alkateari  idatzia:  Bilduren  partehartzea  baldintzatua  eta  interesatua  da

    Alkateari idatzia: Bilduren partehartzea baldintzatua eta interesatua da

    Alkate agurgarri hori,

    Astigarragako alkate aukeratu zintuzten baina ez zara guztion alkatea izan, soil-soilik nahi izan ez duzulako. Ez duzu emandako hitza bete (edo ez dizute utzi). 2000 sinadurekin konsulta egiteko eskatu zitzaizun baina Atez Atekoara behartu gintuzun. Alderdiaren interesen alde egin zenuen herriari bizkar emanez.

    Zazpi zinegotzik eman dizuten gehiengo absolutuaren indarraz oposizioan gauden lau zinegotzioi ez ikusiarena egin diguzu, guri eta noski guk ordezkatzen ditugun astigartarrei. Herritarrekin bilerak deitu dituzu guri aurretiaz inolako informaziorik eman gabe, gu nabarmen uzteko asmoz; astigartarren ordezkari izan arren erakutsi diguzuna da ez dugula zure begirunerik merezi.

    Batzorde eta bilkurak egiteko funtzionari edo zure antzean soldata daukazuen politikoentzako ordutegiak aukeratu zenituen, familia ardurak edo ordutegi normalak dauzkagun langileengan pentsatu gabe. Zaborren kontuaz haratago, ez daukazu proiekturik herrirako.

    H1! eta PNVk 2009an onartutako Astigarragako Plan Orokorrak ematen dituen diru sarrerei esker biziraun duzu; publikoki Plana kritikatu bai baina diru-sarrera horiei esker ordaintzen dira Astigarragarako proiektu garrantsitsuenak: ikastola, babes ofizialeko etxeak, hobekuntzak, uholdeen aurkako lanak… eta gure babesarekin. Alderdikeriaz erabakitako Atez Atekoarekin Astigarragaren diru sarrerak xahutzen ari zara eta oraindik ez diguzu esan etorkizunera begira zein proiektu daukazun herriari eragin diozun gastuari modu bideragarrian aurre egiteko.

    Erraz ahaztu duzu, bandera jartzera behartu zintuztenean, PNVk eman zizun babesa; burua makurtu izanari bakarrik aurre egin ez zeniezaion. Merezi ez zenuen arren. Ez zuk ez ezker abertzaleak. Baina Astigarragak bai merezi zuen. Gure ardura Astigarraga baita, gobernuan izan ala ez. Baina zurea ez eta zure alderdiarena ere ez.

    Hipokresia galanta iruditzen zaigu, hauteskunde aurreko hilabetean zure gobernuak parteharze eta konsultei buruz ezer aurkeztea.

    Bildu partehartzeaz harropuzten? Onar iezaiguzu barre-algara ozena… zuen partehartzea baldintzatua eta interesatua da. Ez guri leziorik ematen saiatu.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies