• Astigarraga  Sagardoaren  lurraldearen  bihotza.  Benetan?

    Astigarraga Sagardoaren lurraldearen bihotza. Benetan?

    Joan den abuztuaren 27an Ameriketako hainbat adituk bisita egin du bai Astigarragako Sagardoetxera eta bai herriko hiru sagardotegira. Bertako ekoizleentzat helburua itsasoz bestaldeko merkatuan sartzea delarik, espreski gonbidatutako sagardoaren munduan diharduten ekoizle zein idazle eta kazetari  estatu batuar zein kanadiar gerturatu ziren. Medioek modu zabalean jaso zuten albistea, pozgarria inondik ere 5000 biztanle pasatxo dituen herriarentzat, izan ere biztanlez txikia den Astigarraga, sagardoaren lurraldean handia, handiena da. Benetan? Hala dela sinesten al dugu Astigarragan?

    Bildu udal gobernura iritsi aurretik urtetan modu interesatuan zalantzan jarri nahi izan da udalak ez duela sagardoaren munduaren aldeko konpromiso irmorik izan. Udalak egiten zuena egiten zuela ere, beti gaizki edo gutxiegi izan da. Argi izan ezazue, udalaren babesik gabe ez zukeela ez Astigarragak, ez bertako sagardotegiek, ez Sagarodetxeak egun daukan ospe ez entzuterik izango sagardoaren munduan, ez horixe. Astigarragako udalak eman duen babes instituzionalari esker lortu bait dira jasotako diru laguntza eta proiektu asko.

    Modu interesatuan jarri izan da zalantzan udalaren konpromisoa, bai. Noski Bildu iritsi den arte. Azken hiru urtetan ez da txintik ere entzuten, ez da kritika izpirik ere azaldu udalarekiko. Eta pentsa Bilduren udal gobernu hau saiatu saiatu dela Astigarragan azken 15 urtetan egindako lana modu politikoan baliatuz Hernani-Usurbil-Astigarraga hirukoteak kudatuko lukeen Sagarbide erakunde paraleloa bideratzen… ezker abertzaleak lurraldearen kontrolerako ohikoa duen estilo politikoan oinarrituta, eta ez noski Astigarragaren onerako. Eskerrak arrakastarik izan ez duten!

    Gogoratzen ez duzuenontzat hemen daukazue lotura interesgarria:

    http://h1astigarraga.wordpress.com/2013/06/13/duplicidad-y-opacidad-en-el-tema-de-sagarbide/

    Astigartarrok erronka polita daukagu sagardoaren munduarekin lotuta dauden interes ekonomiko partikularrak eta herriaren interesak uztartzen. Bai herriko merkatari zein biztanle askok ez bait du inondik ikusten sagardoaren kontu guzti honek dakarkigun mesedea. Ez daukagu ez erronka makala. Lidergoa udalari aitortuz eta alderdikeriak behingoz albo batera utzita, jar gaitezen lanean, hobe esanda elkarlanean, iparra argi, Astigarraga benetan sagardoren bihotza izan dadin. Sagardogile, merkatari, herritar zein alderdi politiko.

    Modu zintzoan, argazki eta titularretaz haratago. Guztiok galtza/gona bete lan daukagu eta.

    sagastian panelak

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies