• Astigarragako  EAJ-PNVren  udal  hauteskundeetarako  zerrenda:  anitza  eta  herriaren  zerbitzura

    Astigarragako EAJ-PNVren udal hauteskundeetarako zerrenda: anitza eta herriaren zerbitzura

    Hemen daukazue gure zerrenda aurkezteko egin dugun prentsa-oharra eta herriko kronikan argitaratu diguten berria.

    Talde indartsua, anitza eta herriaren zerbitzura lan egiten jarraitzeko prest!

    ASTIGARRAGAKO EAJ-PNVk JESUS MARI SANTOS BURU IZANGO DUEN ZERRENDA AURKEZTU DU

    JELTZALEEK HERRITAR GUZTIENTZAKO LAN EGITEKO KONPROMISOA HARTU DUTE, “BAZTERKETARIK GABEKO ASTIGARRAGA PLURALA” NAHI DUTELAKO

    Astigarragako Eusko Alderdi Jeltzaleak maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako osatu duen eta Jesus Mari Santos buru izango duen zerrenda aurkeztu du. Hautagaiak azaldu duenez, EAJ-PNVren zerrenda berria “oso plurala da, eta adin eta lanbide ezberdinetako gizon-emakumeek osatzen dute”. Izan ere, herrigintzan urte mordoa eman duten pertsonek, jakituria berria ekarriko duten ikasleek eta alor ezberdinetako profesionalek egin dute bat zerrendan.

    Honako astigartarrek osatzen dute zerrenda: Jesus Mari Santos, Zorione Etxezarraga, Jon Arregui, Ramon Aranzasti, Olaia Pastoriza, Nerea Zusberro, Jon Basterra, Zigor Irastorza, Josetxo Goicoechea, Pilar Torrecilla, Inaxio Uriondo, Felix Zusberro eta Urkiri Salaberria.

    Hain profil ezberdinetako jendea elkartu izana da, hain zuzen ere, jeltzaleen hautagaitzaren bertute nagusienetariko bat. Santosek ziurtatu du gizon-emakume guzti hauen helburua dela “guztiontzako Astigarraga baten alde lan egitea, bazterketarik gabeko herri plurala” nahi dutelako guztiek.

    Jeltzaleek jakinarazi dute Astigarraga hazi arazi nahi dutela herritarren eskutik, bizilagunak entzun eta haien beharrei erantzuteko. Ildo horretan, ezker abertzalearen gobernatzeko era salatu dute: “Parte hartzeaz hitz egiten dute, baina ez dute praktikan jartzen eta euren proiektuak inposatzen dituzte, atez atekoarekin ikusi ahal izan genuen bezala”. Jarrera sektarioak alde batera utzita, EAJ-PNV “astigartarren ondoan” egongo dela ziurtatu dute, eta erabaki garrantzitsuenetan herritarren iritzia kontuan hartuko dutela”. Horren adibide da atez atekoari buruz galdeketa egiteko hartu duten konpromisoa: Herritarrak alde ez badaude, hondakinak biltzeko beste sistema bat ezarriko dute, edonola ere, herritarren oniritzia daukan sistema izango da.

    Santosek eta bere taldeak prestatutako proposamenen artean bada garrantzia handiko beste bat: 2009. urtean EAJ-PNVk onartu zuen Plan Orokorra garatzen jarraitzea, uste baitute ezker abertzalea plan honetan aurreikusten ziren proiektu eta aurrekontuez baliatzen ari dela bere “proiektu eza” ezkutatzeko. Jakinarazi dute Plan Orokorrean babes ofizialeko etxeak, bai eta kultur etxe berria aurreikusten direla. Horrez gain, jeltzaleek auzoetan inbertsioak egiteko asmoa erakutsi dute, eta baita kaleak eta landa guneak atontzeko beste 100.000 euro gordetzekoa ere.

    EAJ-PNVren proposamenen artean badira beste aipagarri batzuk: zerbitzu sozialak bermatzea behar handienak dituztenei, kiroldegia berritzea, Astigarraga sagardoari lotutako gune turistiko bilakatzea, Buruntzaldea osorako garapen agentzia eratzea eta adineko eta gazten aisialdirako proposamenak hobetzea. “Ideia asko ditugu eta lantalde bikaina eratu dugu Astigarraga hobetu eta herriak behar duen bultzada emateko”, ondorioztatu du Santosek.

                                              banner hautesk

    http://www.kronika.eus/albisteak/astigarraga/albistea/2015/04/29/e080273149845/guztiontzako-astigarraga-baten-alde-lan-egitea-da-helburua/

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies