• Astigarragako  EAJk  eskaera  egin  dio  alkateari  .eus  domeinua  jar  dezan

    Astigarragako EAJk eskaera egin dio alkateari .eus domeinua jar dezan

    Hemen gaur bertan erregistro bidez alkateari zuzendu diogun eta osoko bilkuran eztabaidatzea nahiko genuekeen mozioaren testua:

    Gizarteratu da, dagoeneko, .eus domeinua.

    Euskararen normalizaziorako inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak baliatu behar ditugula uste dugulako, .eus domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri-erakundeen eginbeharra.

    Bestetik, euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko. Azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dago eta horrek zailtasun handiagoak sortzen ditu euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere, handiagoa izan daitekeelako.

    Hori horrela, .eus domeninuak lagunduko du, zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere, elkartzen, are gehiago, sare sozial deritzotenak hartu duten indarra ikusita.

    Horregatik, norbanakoen lanaz gain, erakunde publiko eta pribatuek ere beren aletxoa jarri behar dutela uste dugu.

    Prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango da. Denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.

    Horregatik guztiagatik, Astigarragako udala izanda, herritar guztien gertueneko administrazioa, honako hau eskatzen diogu Udaleko Osoko Bilkurari:

    1.- Udalaren domeinua, .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala onartzea, hartara, Euskararen Egunerako aktibatuta egon dadin.

    2.- Herriko partikular, zein enpresak ere anima ditzala .eus domeinura bihur ditzaten beren domeinuak.

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies