• Astigarragako Garraio Hiria (II): 2012-2014 Bildu guztiz alde

    Legealdi honetan Astigarragako Bilduren udal gobernuari behin eta berriz eskatu diogu EAJko zinegotziok oposiziotik Garraio Hiriaren azpiegitura zertan den. Behin eta berriz azaldu zaigu Bilduren Foru Aldundia proiektua aztertzen ari dela. Udal gobernuak ez du sekula iritzirik eman ordea, ez alde ez kontra. Ikusiko dela zein den Foru Aldundiaren proposamena.

    Joan den larunbatean aldiz Urumeako Kronikan irakurri ahal izan dugu zein den alkatearen hau da Astigarragako Bilduren iritzia:

    «Gipuzkoarrentzat onuragarria izango bada, astigartarrentzat ere hala izatea nahi dugu»

    “Kamioientzako aparkalekua izango da, hau da, kamioilariek deskantsatzeko lekua. Orain ere badaude batzuk Oiartzunen, Aritzetan… baina kamioilarien aspaldiko eskaera da zerbitzu hori gehiago osatzea, daudenak ez baitira nahikoak. Eta Astigarragakoa, orain artekoak baino haundiagoa eta osatuagoa izango litzateke. Egia esan, puntu estrategikoa da Astigarragako eremu hori. Bigarren zinturoiaren ondoan, mugatik gertu… Aparkalekuez gain, hainbat zerbitzu ere izango ditu: gasolindegia, ostalaritzako zerbi­tzua…”

    «Garrantzitsua da lur horiek Astigarragaren esku geratzea, etekinak bertan geratzeko. Adibidez, egingo den gasolindegia estatuko errentagarrienetakoa izango omen da»

    2012ko apirilean nekazarien ENBA sindikatuak Bilduren ‘inkoherentzia’ salatu zuen publikoki, agintetik kanpo egon izan denean Garraio Hiriaren kokagunea Agroaldearentzat izan zedin aldarrikatu duelako baina agintean egon bezain laister Agroaldearen kaltetan Garraio Hiriaren alde egin duelako.

    Kontxo kontxo…

    Bildu azpiegituren errentagarritasuna ikusten hasi da. Baina ez ‘herri’ ikuspegirik daukalako, Gipuzkoaren onerako delako. Ez. Alderdikeria hutsarengatik baizik.

    Hori bai hipokresia politikoa Bildurena.

    140621asti garraio hiriaKronika 2014/VI/21

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies