• Astigarragako  PNVren  egoitza  herritar  guztioi  zabalik

    Astigarragako PNVren egoitza herritar guztioi zabalik

    Atzo prentsa aurrekoa eman genuen Astigarragako EAJren egoitza berria aurkezko asmoz. Lokal hau zabalik egongo da herritarrak bertaratu, euren iritzia eman, ekarpenak egin eta proposamenak luzatu ditzaten. Bertan jasotzen diren ekarpenak geure maiatzeko hauteskundeetarako egingo dugun gobernu programan jasoko ditugu.

    http://www.kronika.eus/albisteak/astigarraga/albistea/2015/02/25/179e3a1a48476/egoitza-zabaldu-du-eajk-herritarren-ekarpenak-jasotzeko/

    Santosek, EAJ-PNVren zerrendaburu eta alkategaiak, herritar guztientzako lan egiteko konpromisoa hartu du, Astigarraga ireki eta anitza izan dezagun. Horretarako, zuengana guztiengana iristeko helburua daukagu Santosek eta bere taldea osatzen dugunok, guztiak entzun eta guztion artean Astigarraga hobe bat eraikitzeko. Errespetuan, parte hartzean eta hurbiltasunean oinarritutako Astigarraga nahi baitugu EAJko kideok.

    Hori dela eta, gonbitea luzatzen dizuegu herritar guztiei gure egoitza honetara gerturatu zaitezten. Hemen izango gaituzue, entzuteko prest eta guztiak kontutan hartuko dituen programa zabala egiteko prest. Gure aldeko botoa ematen dutenentzat, eta baita gainerako guztientzat ere. Herri ireki eta tolerantea eraiki nahi dugu. Ezberdintasunetik, bakean elkarbizitzen dakien herria nahi dugu.

    Bilduk nola gobernatzen duen ezagutu dugu. Ikusi dugu Udala nola erabiltzen duen etekin politikoa ateratzeko. Esaterako, gehiengoa aurka izan arren, atez atekoa inposatu du hondakinak biltzeko, Udaletxea erabili du mendeku politikoarekin eta Udala herriko taberna batekin nahastu du.

    Argi daukagu EAJ dela Astigarragarako alternatiba bakarra. Eta bestelako Astigarraga eraikitzeko konpromisoa hartu dugu.

    Herritar eta eragile guztiak entzun nahi zaituztegu: elkarte, merkatari, enpresari, sagardogile, langile, langabe eta adin eta baldintza guztietako bizilagunak. Banan-banan entzungo zaituztegu guztiok.

    Bide ezberdinak izango dira horretarako. Ezagutzen ditugunei telefonoz luzatuko diegu gonbitea, eta gainerakoei etxera bidaliko diegu.

    Gainera, egoitza zabalik edukiko dugu astelehen eta asteazkenetan 13.00etatik 15.00etara, eta astearte eta ostegunetan, 18.00etatik 20.30era.

    Gurekin harremanetan jartzeko:

    Telefonoa: 682764522

    Emaila: jesusmarisantos2015@gmail.com

    Egoitza: kale Nagusia nº5

    Besoak zabalik izango gaituzue

    jesusmari local

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies