• Astigarragan  apal  baina  tinko  aurrera  EAJ-PNV!

    Astigarragan apal baina tinko aurrera EAJ-PNV!

    Atzo burutu zen Herrikoi auzo elkarteak udal hauteskundeei begira antolatu duen alkategaiei galderak egin saioa.

    2011ko udal hauteskundeetan antolatu zuen Herrikoik lehen aldiz halako aurrez aurrekoa. Duela lau urte, zazpi alderditako zerrendaburuak aurkeztu ginen eztabaidara: EB-Berdeak, Aralar, PP, PSE-EE, Bildu koalizioa, Hamaikabat eta EAJ-PNV.

    2015ekoan aldiz bi alderdiko hautagaiak besterik ez dira izan: Bata EHBildu koaliziokoa, egungo alkate den Andoni Gartzia, eta EAJ-PNVko zerrendaburua bestea, Jesusmari Santos independientea.

    Ez da erraza udal ihardunean eskarmenturik izan gabe jendeaurrean galderak erantzun behar izatea. Are zailago aurkaria lau urtez alkate izan denean eta aurrean dauzkazun hogei entzuleetatik, hamasei zure aldekoak ez direnean (eta horietatik batzuk errespeturik gabeko jarrera erakusten dutenean).

    Ez da erraza Astigarraga bezalako herritxo batean Bilduren aurkaria izatea. Herria, kalea beraiena dela uste dute. Beraiek herriaren alde egiten duten bakarrak eta gainontzekoak aprobetxategiak, negoziozaleak, poltroneroak…  baina beraiek ezin kritikarik onartu…

    Astigarragan asko eta asko gaude asper asper eginda EHBilduren handiusteaz. Aldaketa egiteko bezain aspertuta zenbat izango garen ez dakit baina errealitatea da aldaketa egiteko aukera bakarra gure alderdia dela.

    Beraz apal baina tinko, aurrera EAJ-PNV!

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies