• Astigarragan  tren  geltokia?  oraingoz  ameskeria  hutsa

    Astigarragan tren geltokia? oraingoz ameskeria hutsa

    Pasa den ekainaren 21ean Astigarragako kronikan irakurri genuenaren arabera udal gobernuak eskaera egina dio Espainiako Sustapen Ministeritzari Astigarragan tren geltokia jartzeko eta apirilaren 24ean udalak jasotako erantzunaren arabera Renferen aldirietako (cercanías) linearako tren geltokia jartzeko aukera badagoela adierazi zaie ministeritzatik.

    http://www.kronika.net/albisteak/astigarraga/albistea/2014/06/21/5a0e064743925/astigarragan-tren-geltokia-jartzeko-aukera-badagoela-azaldu-du-ministerioak/

    Gogoratuko duzuenez, Abiadura Handiko Trenaren proiektuak hasera batean Astigarragan (Ururmearen beste aldean, Donostiako lurretan) kokatzen zuen nazioarteko geltokia. 2009an bertan, Jaurlaritzan gobernu sozialista agintean zela, berretsi egin zen Astigarragan Madril-Paris ibilbide luzeko trenek Astigarragan geraldia egingo zutela. Eraberean Astigarragako geltokian Renferekin lotura egitea pentsatua zegoen, aldirietako geltokia ere gure herriaren muga mugan jarriz. Hala, Donostiatik, Goierritik edo Urola Garaiatik Astigarragara modu erosoan iristea ahalbidetuko zen, bertatik Paris edo bestelako lekuetarako tren-aldaketa eginez.

    2011an aldiz, Jaurlaritzan oraindik sozialistak zirela, ADIFek proiektuari aldaketak egin zizkion: nazioarteko geltokia Donostian jartzea erabaki zuen baina Astigarragan aldirietakoa mantenduz.

    Beraz Astigarragan aldirietako geltokia aurrikusita egon da AHTko proiektua aldatu aurretik eta ondoren eta hala baieztatu zuen Astigarragako Kronikan gure alkateak.

    Baina ez edo ministeritzak edo Bilduk ez digu egia guztia kontatu. Jaurlaritzaren Garraio sailburuordetzatik jaso dudan informazioaren arabera Jaurlaritzak begi onez ikusi zuen Astigarragako udalaren eskaera eta, eskatu bezala, egina daukate teknikariek aldirietako geltokia posible egingo duen proiektuaren ‘enkaje teknikoa’. Baina arazoa ADIFek jarria du: Astigarragak Nazioarteko geltokirik eduki ezean ez omen dauka aldirietako geltokiaren proiektua, obra eta mantenua justifikatuko dituen masa kritikorik, jende nahikorik . Noiz esango zaigu argi eta garbi Astigarragako geltokia bai al ez eta noizko?

    Bilduren gobernua alperrik ari zaigu Astigarragako geltokiaren kokapen zehatzaz hitzegiten, ondo bait daki proiektua bera ameskeria hutsa besterik ez dela, oraingoz behintzat.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies