• Bilduk EAJren mozioa babestu nahi izan ez duen arren, Concha Echeverria Astigarragako alaba kuttun izendatzeko prozedura onartu da

    Joan den uztailaren 1ean EAJ-PNVtik Astigarragako udalari proposamena egin genion eta Doña Concha Echeverria Miranda, Fundazioaren sortzailea, Astigarragako alaba kuttun  izendatzeko eskaera erregistratu genuen. Eskaera mozio bidez egiteak alkatearen oniritzia behar du bozeramaile batzordeko gai zerrendan sartzeko eta bi hilabete t’erdi ondoren alkateak onartu du batzordera eramatea. Irailaren 17an izan dugu eztabaidagai.

    Nahiz eta Bilduk mozio alternatiborik aurkeztu ez, alkatearen esanetan Bildu abstenitu egingo litzateke gure mozioaren bozketan. Nahiz eta alde egon. Ez dago Bilduren kalkulo politikoetan EAJren eskaera behintzat mozio bidez babestea. Bilduren erabaki horrekin Concha Echeverria Astigarragako alaba kuttun izendatzeko eskaerak ez luke aurrerabiderik izango, korporazioaren gehiengoaren baiezkoa beharrezkoa da eta.

    Udaletxeko idazkari kontuhartzailearen iritzian udalak alaba kuttun izendapena babestu nahi badu,  espedientea irekitzea eta hiruzpalau hilabetez izendapena berme guztiekin ahalbidetuko duen prozedura martxan jartzea da bidea.

    Bilduk ez du eragozpenik jarri.

    Astigarragako EAJk ez dauka inolako arazorik proposamena idazkariaren terminoetara egokitzeko eta izendapenaren prozedura martxan jartzeko. Alderantziz. Berri oso ona da udal korporazioak aho batez onartu izana,  Bildu, Hamaikabat eta EAJren babesarekin Concha Echeverria Astigarragako alaba kuttun izendatuko duen prozedurari hasiera ematea. Gure eskaera betetzat ematen dugu eta mozioa erretiratzea onartu dugu.

    Concha Echeverriak merezi duen aitortza izango du eta  Astigarragako alaba kuttun izendatua izango da. Berri ona Astigarragarentzat. Berri bikaina

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies