• Bilduren botere absolutua (II): Doña Concharen aldeko mozioa alkatearen baimenik gabe aurkeztu dugula!!!

    Uztailaren 1ean proposamen bikaina egin diogu EAJ-PNVtik Astigarragako udalari: Doña Concha Echeverria Miranda Fundazioaren sortzailea Astigarragako alaba kuttun astigartar txit goren izendatua izateko prozedura martxan jartzeko eskaera, udaletxean sarrera emanez   Mozio bidez egin dugu, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin. Blog honetan komentatu nizuen ekimenaren nondik norakoa.

    Gaur Tokiko Gobernu Batzarra izan dugu besteak beste ikastolako aterpea eraisteko esleipena onartzeko.

    Galde erregutan alkateari galdetu diot gure mozioa zertan den. Noiz eramango duen osoko bilkurara.

    Erantzuna: Ez duela oraingoz eramango.

    1.- Gehiago landu beharra dagoela proposamena.

    2.- Fundazioko lehendakari den alkateari behintzat baimenik eskatu gabe egin dugula Doña Concha Echeverria Astigarragako alaba kuttun izendatzearen proposamena.

    3.- Fundazioko bileren aktan halako proposamena egina omen dagoela.

    4.-Hipokresiaz eta alderdikeriaz jokatu duela EAJ-PNVk mozioa aurkezterakoan.

    Ze arraio…

    1.- Gure proposamena oso landuta dago. Idazkari kontuhartzailearen txostena falta du, besterik ez. Bildu denbora irabazi nahiean dabil. Guri ekimena ‘lapurtutzeko’? hala dirudi behintzat. Azala behar da gero…

    2.- Fundazioko patronoak bost dira eta horien artean apaiza, Mikel. Apaiza fundazioaren idazkaria da eta berari baimena eskatzera joan nintzen.  Bere baimenik ez genuela behar esan zidan, gure alderdiaren kontua zela Doña Concha udalak Astigarragako alaba kuttun izendatzearena. Aaah baina alkateak bere ‘venia’ nahi.  EAJk alkatearen baimena ekimenak aurkezteko??? Horixe bakarrik falta genuen.

    3.- Alkateak Fundazioarekin daukan harremana berak bakarrik ezagutzen du. Udaletxean alkateak ez du fundazioaz sekula santan esplikaziorik eman. Eta hiru urte pasatxo daramatza agintean.

    4.-Bilduren aginte absolutuak ez du beraiek ez diren inoren ekimenik onartzen. Eta proposamena bikaina izan eta beraiei okurritu ez zaienean zer esanik ez.

    Hipokresia eta alderdikeria zurea alkate jauna. Botereak burura egin dizu.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies