• Bilduren botere absolutua

    2011an Bildu udal agintera iritsi zenetik kosta ala kosta ibili zaigu ezker abertzailea ‘garai politiko berria’ iritsi dela sinistaraziz. Beraien erabakiak, guztiak dira garbiak, onak, perfektuak. Gehiengo absolutua daukate agintean, 11 zinegotzitzatik 7.  Nahi dutena egin dezakete eta hortan ari dira. Gardentasuna zero. Aurrena egin eta ondoren esplikazioak. Berdin da zer egiten duten eta nola. Kontua da beraiek zer ESATEN duten. Beraiek esana da egia absolutua, beraien boterea bezain absolutua.

    Hiru adibide jarriko ditut:

    1.- Astigarragako Plangintza Orokorra: Agintera iritsi aurretik Astigarragako Plangintza Orokorraren kontrako kanpaña martxan jarri zuen ezker abertzaleak. Zementoa, etxebizitzak, espekulazioa… zer ez zuten esan… Agintera iritsi eta alkateak aurka dagoela esan du bai eta bai aurka bozkatu ere. Bai, esku batekin aurka bozkatu eta bestearekin etxeak eraikitzeko dekretuak sinatu. Hori egiten ari da Bildu Plangintza Orokorrarekin. Gauza bat esan eta bestea bat egin. Lasai eta harro gainera.

    2.- Atez-atekoa: Astigarragako alkateak alkategai zela atez atekoa ezarri aurretik konsulta egiteko konpromisoa adierazi zuen. Jende aurrean. Eta sinistu genion alkategai zela erakutsi zuen borondate ona. Agintera iritsi eta ez zuen hitza bete. Ezta behar ere. Ezker Abertzaleak botere absolutua lortu zuenez ez da herrian  ezer galdetu beharrik. Ezker Abertzaleak diona da ona Astigarragarako. Eta punto pelota. Astigartarroi nahi ez genuen zabor-jasotze sistema ezarri zaigu. Galdetu gabe. Eta kritika txikiena egin duena publikoki zikindu dute.

    3.- Garraio Hiria: Alkateak plenoan aurka zegoela esan zuen bai. Baina zer egin du Bilduk  benetan Garraio Hiria Astigarragan ez jartzeko? PTSan aldaketarik proposatu aldu? moziorik aurkeztu al du? bilerarik deitu du? zerbait egin du? ezertxo ere ez. Kronikan elkarrizketa eman zuen eta ‘ el cuento de la lechera’ egin zuen Garraio Hiriak Astigarragari ekarri lekizkion aprobetxamentuak zenbatuz. Diputazioan Bilduren gobernua Garraio Hiria nola finantziatu aztertzen ari da. Kokalekua Astigarragan aurreikusita noski. Plan Orokorrarekin bezela, Bilduk, Sortuk Ezker Abertzaleak, gauza bat esan baina bestea egin. Eta kritika egitera ausartzen dena manipulatzailea da, bazternahastailea. Bilduk, Sortuk Ezker Abertzaleak diona bait da egia absolutua, bere boterea bezain absolutua.

    Bada esaldi bat dioena “botereak ustelkeria sortzen du eta botere absolutuak ustelkeria osoa”. Inor ez da libratzen. Bildu ere ez.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies