• Astigarragako Garraio Hiria (I): 2006 – 2011 Bildu guztiz aurka

    Garraio Hiria Foru Aldundiaren azpiegitura estrategikoa izan da 2006etik. Gipuzkoako errepide-sarea kamioiez gainezka izan den garai oparoetan ezinbestekotzat jo den azpiegitura. EA eta EAJ Foru Gobernuan zeuden legealdietan erabakia.
    Kokagune desberdinak aztertu ondoren astigarragako eremua egokiena zela erabaki zuen Foru Aldundiak, nekazarientzat agroaldea kokatzea aurreikusita zegoen eremuan hain zuzen ere. Agroaldearentzat eremu berria aurkitzea erabaki zen eta 2010 geroztik proiektua geldirik egon da. Esan beharra dago bortizki eragin digun krisi ekonomikoak Foru Aldundiaren diru-sarrerak txikitu dituela eta horrek ere eragin handia izan duela proiektua atzeratu eta berraztertzeko orduan.
    Astigarragako ezker abertzalea astigarragako lurretan eraiki nahi den Garraio Hiriaren aurka azaldu izan da beti. Nahiz eta garriolariek Gipuzkoar instituzioei egindako eskaera izan, nahiz eta Foru Aldundiak beharrezko eta estrategikotzat izan, 2011 arte ezker abertzaleak (lehen ANV eta orain Bildu) ez du begi onez ikusi Gipuzkoarako azpiegitura handia Astigarragan kokatzea.
    Adibide bezala Bildu udal gobernura iritsi eta hilabete gutxira prensa irakurri ahal izan genuen zein zen Bilduren jarrera Garraio Hiriaren proiektuarekiko:
    “Astigarragako udala bere udalerrian kokatu nahi den proiektuaren aurka dago. Hala esan bait zien Andoni Gartzia Alkateak (Bildu) gerturatutako bizilagunei  joan den ostiralean izandako bileran. Udalak Foru Aldundiari adierazi dio lurrotan agroaldea kokatzeko aukera berrazter dezala, Garraio Hiria egitea erabaki aurretik agroaldea bertan kokatzea bait zen eremurako erabakita zegoena. “
    http://www.diariovasco.com/v/20111011/al-dia-local/ayuntamiento-astigarraga-opone-ciudad-20111011.html
    DOCU_DVA
    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies