• Bilduren estiloa, gezurra eta mendekua

    Irailaren 25ean esaten nizuen Bilduk, Astigarragako udalaren izenean, udaletxean daukan gehiengo absolutua baliatuta Mikel Zabalaren aurka hasitako “acción de regreso” prozedura epaileak bertan behera utzi zuela. Epaileak ez zuela onartu Bilduren erreklamazioa eta udalari ordainarazi ziola Bilduk bideratutako prozesuaren kostua.

    Urriaren 2ko plenoan, joan den  ostegunean, galdera/erreguen txandan Mikel Zabalaren auziaz aritu ginen. Eaj-Pnvtik bai Udal gobernuari eta bai idazkari-kontuhartzaileari galdegin genien dagoeneko epailearen jakinarazpena udalera iritsia ote zen eta haien erantzuna ezezkoa izan zen. Era berean galdera egin genien udala ordaintzera behartuta zegoen kopurua zenbatekoa zen eta haien erantzuna izan zen ez zekitela.

    Eaj-Pnv-tik esan genien mendeku politikoan ari zirela ez beste ezertan eta eskatu genien epailearen erabakia ez errekurritzeko.

    Bost egun beranduago, urriaren 7an, udalaren izenean, baina oposizioari horren berririk eman gabe, epailearen sententziari helegitea jarri diote.

    Ez dugu sinesten osteguneko osoko bilkuran esan zigutena, hau da, epailearen sententzia ez zeukatenik. Ez diogu Bilduri sinesten ostegunean ez zekiela ordaindu beharrekoa zenbatekoa zenik.

    Informazioa ukatu eta ezkutatu diete oposizioko udal ordezkariei. Onartezina.

    Bilduren estiloa: gezurra eta mendekua

     

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies