• Bilduren  partehartze  eta  kontsultek  ez  daukate  sinesgarritasunik

    Bilduren partehartze eta kontsultek ez daukate sinesgarritasunik

    Astigarragako Kronikarako euskaraz egindako idatzia:

    Udal Hauteskundeak iristeko bost hilabete besterik geratzen ez direnean, Bilduren azken burutazioaren berri izan dugu: partehartzea eta herri kontsultak bi­deratzeko ordenantza,  Bildu­ren gobernuak eta herritarrok  elkarrekin lan­tzea. Usoak aspaldi joan eta orain sarea zabaldu nahiean… Legealdi hasieratik argi eta garbi erakutsi eta frogatu digute zein den partehartzeari eta desberdin pentsa­tzen duenari dioten errespetua. Bildu ez da sinesgarria partehar­tze eta herri kontsultetaz hitz egiten duenean. Bi urte datoz Astigarraga Garbia plataformak sinadura bilketa egin zuenetik; bi urte  udal gobernuari atez atekoa jarri aurretik herri kontsulta loteslea egin zezan eskatu zitzaionetik; bi urte Astigarragako atez atekoa jarri aurretik Bilduk herritarron iritzia kontuan har zezan, gehien­go absolutuaz baliatu ez zedin eskatuz, PNVk sinadura bilketa babestu zuenetik. 2000 sinadura jaso ziren. Hautes­kun­deetan Bilduk jaso zituen bozka kopuruaren bikoitza. 2011n Herrikoi elkarteak hauteskunde aurretik antolatutako ekitaldi publikoan, herriko alderdi politiko guztien ordezkariok parte hartu genuen hartan, Bilduk hitza eman zuen, hauteskundeak irabaziz gero, atez atekoa ezarri aurretik herri kontsulta egingo zuela. Eta Bilduk hauteskundeak irabazi zituen, baina hitza jan egin zuen. Gehiengo absolutuaren indarraz baliatu zen atez atekoa jartzeko. Alkateari bere hitza bete zezala eskatzen ziotenak baztertuak eta irainduak izan ziren. Eta orain ia bi urte pasa direnean, datozen hauteskundeetarako bost hilabete es­kas gera­tzen direnean gogoratu dira partehartzeaz eta herri kon­tsultetaz? Bilduk gezurra esan du eta manipulazioaz baliatu da komeni zi­tzaiona lortzeko eta behin lortuta, gehiegikeriaren lo­tsa ezabatu nahi dute herritarrok bidelagun edukita? Argi dago tontotzat gauzkatela eta horrexegatik uste dutela adarra nahi adi­na jo diezaguketela. Ja­kin bezate ez dugula ez euren partehartzean ez herri kontsultetan sinesten. Gober­nuan hiru urte eta erdi egon eta orain, proposamena ez da ez serioa eta ez da sinesgarria.

    http://www.kronika.net/albisteak/astigarraga/jbezala/2014/12/13/5187fc2047000/bilduren-partehartze-eta-kontsultek-ez-daukate-sinesgarritasunik/

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies