• Doña Concha Echeverria Miranda Astigarragako alaba kuttun astigartar txit goren izendatzeko EAJren mozioa

    prest

     

    ASTIGARRAGAKO UDAL- TALDEA

    Astigarragako EAJ-PNVren mozioa, Astigarragako udalak Doña Concha Echeverria Miranda Astigarragako alaba kuttun, astigartar txit goren, izendatu dezan eskatuz.

    Zioa

    Concepción Echeverria Miranda 1856ko maiatzaren 20ean jaio zen Astigarragan. Herritik kanpora ezkondu zen arren, alargundu zenean Astigarragara itzuli zen. Egun kultur-etxea dena berak eraikitzea agindu zuen etxea da, bere bizilekua izan zena, eta etxearen inguruko zenbait lur sail ere berak erosiak dira. Jabego osoa berak sortu zuen fundazioari utzi zion, 1930eko urriaren 27an erregistratu zen Asilo-Escuela de Huérfanos de Jesús Nazareno y Cristo Rey izenaz ezagutzen den fundazioari. 1940ko ekainaren 15ean zendu zen emakume bikain hau bere jabego eta diru guztiak, garaiko 145.000 pezeta, fundazioari utzita. Fundazio bihurtu zuen ondare hura, berez pribatua behar luken gunea, Astigarragak, astigartarrek mugarik gabe baliatu eta gozatu dezakegu: gerra garaian eta ondoren umezurtzen zaintzarako; eskola; jubilatuen etxe; azken 20 urtetan Sagardo-museoaren egoitza, liburutegia, elkarteentzako bilgunea, euskaltegia, udalaren kultura saila, ikastaroak, hitzaldiak, kultur ekintzak (antzerki, kontzertu, zinema, erakusketak)… edo pasiatzeko inguru lasaia, besterik ez bada ere. Doña Concharen jabegoa 84 urtez erabiltzen ari gara eta hala ere askok eta askok ez daukate astigartar bikain honen ezagutzarik.

    Esan beharra dago herrian bere izena daraman leku esanguratsua egon badela, 2010ean Astigarragako udaleko gobernuan zegoen EAJ-PNVren proposamenari esker: Urumea Berri auzoan Kultur etxe berria kokatuko den Astigarragako plaza handienari bere izena jartzea onartu zen, hain zuzen ere Concha Echeverria plaza.

    Bada garaia urrats bat haratago joan eta behingoz Astigarragak emakume bikain honi merezi duen aitortza eta omenaldia egitekoa.

    Hala izan dadin, mozio honen bidez

    1.- Astigarragako Udalak Doña Concepción Echeverria Miranda ‘Astigarragako alaba kuttun astigartar txit goren’ izendatzeko prozedura hasiko du eta udaleko Osoko Bilkura aretoan bere irudia ohorezko lekuan jartzeko konpromisoa hartzen du.

    2.- Astigarragako udalak kultura sailetik partida berezia irekiko du 2014-15 aurrekontuan:

    2.1.- Bere bizitzaz eta fundazioaz liburu edo/eta bestelako ikus entzunezko euskarria argitaratua izan dadin.

    2.2.- Datorren urteko ekainaren 15erako, zendu zela 75 urte beteko diren egunerako, Fundazioaren lurretako leku esanguratsuan bai Doña Concepción Echeverria Mirandari buruz zein Fundazioaz aipamena egingo duen plaka jarri ahal izateko.

    3.- Ekainaren 15ero fundazioaren jabegoan jarritako plakaren aurrean udalak aurresku eta lore eskaintza egingo dio.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies