• EH  Bilduren  partehartzea:  itxurakeria  besterik  ez

    EH Bilduren partehartzea: itxurakeria besterik ez

    Duela bi egun, asteazkeneko Astigarragako Kronikan irakurri ahal izan genuen atzorako EH Bilduk bilera irekira gonbidatu gintuela herritarrak euren alkategaia aukeratzeko… non eta UDALETXEAN!!! Bilduko gobernu honek ez dauka lotsa arrastorik ere…

    http://m.kronika.net/albisteak/astigarraga/albistea/2015/02/18/ba25d57848311/eh-bilduren-alkategaia-aukeratzeko-batzar-irekia-bihar/

    Atzo, osteguna otsailaren 19, 19:30tan izan zen beraz alkategaia modu partehartzailean aukeratzeko batzarra. Atzo herrian zehar ikusi genituen bilerara gonbidatzen zuten kartelak.

    Baina a ze harridura gaur goizean herriko batek deitu eta folletoa erakutsi didanean… hara non, gaur otsailaren 20 goizeko 11:00etarako Astigarragako buzoi guztietan jaso dugula Bilduren folleto koloretsua, egun alkate dena Bilduren alkategaia izango dela dioena…

    Nola da posible atzo iluntzean EH Bilduk herritarrak bilera ireki eta partehartzaile batera gonbidatzea eta gaur goizerako folletoa diseñatuta, maketatuta, inprimatuta eta banatuta egotea?

    buzoneo

    Jendeari adarra jotzen eta gezurretan eta gaineran udaletxea alderdikeriaz erabiliz.

    Hona hemen astigartar maiteok Bildurentzat partehartzea zer den: itxurakeria besterik ez.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies