• Emakumearen  indarkeriaren  kontra,  Matazak

    Emakumearen indarkeriaren kontra, Matazak

    Aurreko batean aipatu nizuen Astigarragako berdintadunaren aldeko Harituz elkartea proiektu eder batean murgildua zela, hain zuzen ere, genero indarkeriaren kontrako ekimen solidario eta irekian puntuz egindako bufanda osatzean. Aurrikuspen guztiak txikitu ditu ekimenak, 30 zm-ko zabalera eta kilometro pasatxoko luzera edukitzera iritsi baita bufanda solidarioa, herri bertatik zein nazio desbertinetatik (Europa, Afrika…) bidalitako bufanda zatiekin. Ez nago erabat ziur baina apustu egingo nuke jasotako zati guztiak emakumeak eginak direla 😉

    Ekimen ikusgarria bufanda egin eta erakustearena. Aurtengo abuztuan bertan, esaterako, Erresuma batuko Berkshire hirian antzeko ekimena erabili da baina ez genero biolentziaren aurka protesta egiteko baizik eta gobernu britaniarrak arma nuklearren Trident sistemaren aurkako ekimen baketsua burutzeko.  8 hilabetez puntuz puntu lan eginda gero, 11 kilometro eta 263 metroko luzera izatera iritsi zen ‘bakearen bufanda arroxa’ erraldoia osatu eta luzatu bait zuten:

    http://www.creativeresistance.org/peace-activists-roll-out-enormous-pink-scarves-in-uk-seven-miles-long-and-us/

    pink scarves

    Baina gurera etorrita: ikusgarria izan da Matazak ekimenak Astigarragan izan duen oihartzuna. Astigarragan eta Astigarragatik kanpo. Udaletxea gutxitan ikusiko dugu hain  apain.

    Zorionak Isa Otero zinegotziari baina batez ere ekimena aurrera eraman duzuenoi: zorionak Harituz elkarteari. Zuek bai emakume bikainak!

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies