• Hezkuntza  Batzordean  ikastolako  obrak  (I):  patioa  estaltzea

    Hezkuntza Batzordean ikastolako obrak (I): patioa estaltzea

    Gaurko Hezkuntza Batzordean zinegotzia eta aparejadorea ikastolari dagozkion obra guztietaz aritu zaizkigu hitzegiten.

    Berez Jaurlaritzaren eskumena da ikastola, publikoa baita. Hala ere egungo krisi luzea medio Jaurlaritzak ere behar askori erantzun behar eta gero eta diru gutxiago dauka. Aurreko legealdian etxe tutelatuak lekualdatzeko Pseren (+Pp) gobernuko Jaurlaritzari udal laguntza bidez bideratzeko eskatu genion berreskuratze-obra udal gobernuan ginela eta onartu zitzaigun. Horri esker ikastolaren eraikina behingoz bere osotasunean berreskuratu zen hezkuntzarako: ikasgela berriak eta txikientzako jangela egiteko lanak esleitu ziren.

    Bildu ere guk hasitako bidetik dabil legealdi honetan. Ikastolako patio berria inauguratu zuten 2013an. 2014rako bi lan aurreikusi dituzte: alde batetik udaran patiorako aterpe-egitura jarriko da, patio berria egin zutenean jolaslekua itzalik gabe utzi bait zuten. Aurreikusi den estaldurak argazkian ikusten den itxura izango omen du. Gela batzuk argi gutxiago eta zarata handiagoa izango dute.  100.000 €-ko partida dago onartuta eta aurrerago ikusiko da estaldurari erantsiak egingo ote zaizkion.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies