• Hirigintza  batzordean:  etxebizitza-kontuak  eta  larrialdi  guneetarako  bideozaintza

    Hirigintza batzordean: etxebizitza-kontuak eta larrialdi guneetarako bideozaintza

    Gaurko hirigintza, etxebizitza eta ingurumeneko batzordean hainbat gai landu dira: alde batetik gizarte -alokairuko etxebizitzak zozketatzeko baldintzak, Santio zeharra 7an bost etxebizitza tasatu esleitzeko neurriak.

    Indarrean dagoen Plan Orokorra medio babes ofizialeko hainbat etxe egin da gure herrian. Urumea Berri auzoko promotoreak aprobetxamenduak ordaintzeko arazoak izan dituenez espezietan ordaindu dio udalari, ondorioz udalak jabegoan hartu ditu 8 etxebizitza eta alokairu sozialerako bideratuko dira, udalak kudeatuta. Horietatik 7 zozketa bidez esleituko dira eta udalak zozketarako oinarriak onartu ditu.

    Bestalde, aurreko legealdian lokalak etxebizitzetan bihurtzeko ordenantza onartu izanak qukera eman dio Santio Zeharra 7 etxeko bajoaren jabeari bost etxebizitza eraiki eta saltzeko. Salmenta araututa dauka udalak eta etxebizitza tasatuen erregimena aplikatuko zaie.

    Astigartarron gehiengoaren kontra atez atekoa ezarri zigutenetik urte bete pasatxo joan da eta hasi dira arazoak. Ez da harritzekoa. Larrialdi guneetan kamarak jartzea pentsatu du Bilduren gobernuak. Adi ba larrialdi guneetara zaborra daramazuenok.

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies