• Kaixo Astigarraga!

    Ezagutzen nauzuenentzat badakizue nor naizen eta 2007tik Astigarragako EAJ-PNVren bozeramailea naizela gure herriko udaletxean.

    Besteontzat aurkezpentxoa egingo dizuet:

    2001 ezkeroz Astigarragan bizi naiz. Ezkonduta nago eta hiru alaba dauzkat. 2007ko udal hauteskundetarako Batzar Nagusietarako (Gipuzkoako Legebiltzarra, esan dezagun) bailarako hautagai aurkeztu ninduen EAJ-PNVk eta hori jakinda herriko alderdikideek Astigarragako zerrendaburu izateko eskatu zidaten. Proposamen zaila eta erabaki zailagoa. ANV ilegalizatua izan zen udal hauteskundeetan parte hartzeak inplikazio handiak zituen, batez ere pertsonalak. Pertsona neutroa izatetik etiketa zeukan pertsona izatera pasa nintzen. 2007ko udal hauteskundeetan hiru zinegotzi lortu genituen eta EAk lau. Gobernua osatzeko eskatu ziguten EAkoek eta Hezkuntza eta Kultura zinegotzi izan nintzen udal gobernuan. Legealdi zail-zaila izan zen, ezker abertzalearen presio politiko eta sozial ikaragarriarekin. Ez zitzaigun aukera handirik eman EA+PNVk osatzen genuen gobernuari, nahiz eta gauza asko ondo egin genituen: plan orokorra onartu izatea lortu genuean eta horri esker adibidez etxe tutelatuak lekualdatu ahal izan ziren eta ikastolari behingoz handitzeko eta egonkortzeko aukera eman zitzaion; babes ofizialeko etxeak egin ahal izan dira;  udala saneatuta utzi genuen finantza aldetik, inbertsioak egiteko aukera bikaina eskeini diogu 2011an hauteskundeak irabazi zituen Bildu taldeari.

    Oposizioan gaude 2001ko maiatzaz geroztik, 2 zinegotziko taldea osatzen dugu Ramon Aranzastik eta nik. Gure lana positiboan planteatu dugu, alde batetik gure txikitasunetik ez daukagulako Bilduren gobernua baldintzatzeko aukerarik etabestetik ez geralako alperrikako liskarretan denbora galtzearen aldeko. Astigarragarentzat eta astigartarrentzat hoberena nahi dugu, guk ere bai. Erakutsi dugun desadostasunik nabarmenena Bilduk rodilloa aplikatuz ezarri digun atez-atekoaren  zabor-bilketa sisteman izan da. Gure ustez, krisi garai honetan egin behar ez zen apustua, atez atekoa, dirua zaborretara botatzea dela argi daukagu.

    Astigarragako EAJ-PNVk ez du sekula herriari bizkar emanda gobernatu. Ikustea besterik ez dago 2010ean udal teknikariek Kultu-etxearen eremurako planteatu zuten plan bereziak eragin zituen desadostasunak kontuan hartu genituela, plana bertan behera uztea onartu genuela eta hala eskatu geniola alkateari.

    Bilduk ezin du esan berdina esan. Bilduk ez du guztiontzat gobernatzen eta bere jarrera alderdikoia argi eta garbi geratu da atez ateko sistema inposatu dutenean. Herrian 1676 sinadura aurkeztu ziren notaritzan atez atekoa ezarri aurretik herri kontsulta loteslea egiteko baina Bilduk muzin egin zion astigartarren gehiengoari, nahiz eta jasotako sinadura kopurua Bilduk hauteskundeetan izandako bozka kopurua baino % handiagoa izan.

    Astigarragako EAJ-PNVko kideok kritika egin bai, noski, baina apaltasun eta errespetuz onartzen ditugu astigartarren erabakiak. Lehen, orain eta beti.

    Zuen esanetara gaude eta pozik hartuko ditugu zuen eskaera eta esan beharreko guztiak.

    Zorione Etxezarraga

    Utzi zure erantzuna →

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies