• Kondena politiko baten kronika

    Kondena politiko baten kronika

    Astigarragako kronikarako gaztelerazko  idatzitaren bertsio laburtua:

    Bilduk, Astigarragako udalaren izenean, udaletxean daukan gehiengo absolutua baliatuta Mikel Zabalaren aurka hasitako “acción de regreso” prozedura epaileak bertan behera utzi duela jakin dugu.

    Epaileak ez du Bilduren asmoa egokitzat jo, Elgopebi­re­kin 1995ean alkate ohiak sinatu zuen hitzarmena udal teknikarien txostenek berma­tzen dutelako. Epaileak gaineratu du ez dagoela kudeaketa txarraren zantzurik, ez du onartu Bilduren erreklamazioa eta udalari ordainarazi dio Bilduk bideratutako prozesuaren kostua.

    Bilduk, ohiko harrokeriarekin, sententzia gutxietsi du: “ezin dituztela onartu kargu publikoen inpunitatea babesten duten politika eta ekin­tzak, justiziak erakutsi duela sistemak ondo errotuta dauzkala diru eta ondare publikoaren xahuketa eta erabilera arduragabeak egiten dituztenen inpunitate eta babesa, eta atzo, gaur eta bihar gardentasun osoz eta herritarron interes orokorrak defendatzen jarraituko dutela”.

    Hipokresia handiagorik! Iku­si dugu bai hiru urte luzez Astigarragako interes orokorrak Bildu zenbat kezkatzen duten. Botere absolutuaren in­darrez, hasteko 800.000 euroko kostua zeukan eta urtero 500.000 euroko faktura gainditzen duen hiri hondakin sistema ezarri dute, gehiengoaren kontra, herritarrek eskatutako herri-galdeketa eragotziz.

    Zein “gardentasun osoz” ari da Bildu? diru publikoarekin baliatzen den Garbita­niako kide egin dute Astiga­rraga, baina administrazio kontseiluan soilik ezker abertzaleko alkate eta zinegotziak onartzen dituzte.

    Bilduk garbi erakutsi du ez duela betetzen besteei eskatzen diena, boterea alderdikeriaz baliatzen duela, baita aurkari politikoa suntsitzeko ere. Mikel Zabalari Bilduk egin dion epaiketa eta kondena po­litikoa onartezinak dira, eta halakoak ikusita herritar guztiok hausnartu beharko genuke, demokrazian behintzat, boterea euren probetxurako eta aurkaria kaltetzeko darabiltenak kudeaketa publikoan aritzeko prestatuta ote dauden.

    http://www.kronika.net/albisteak/astigarraga/jbezala/2014/09/27/ec1344a545292/kondena-politiko-baten-kronika/

     

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies