• Oiartzunek  Garbitaniatik  alde.  Astigarragak  zergatik  ez?

    Oiartzunek Garbitaniatik alde. Astigarragak zergatik ez?

    San Markoseko mankomunitatea osatzen dugun hamar udalerrietako bat da Astigarraga,  Usurbil, Lasarte, Hernani, Urnieta, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiarekin batera hiri hondakinak kudeatzeko eratutako mankomunitateko kide, hain zuzen ere.

    2009an Usurbilek atez atekoaren aldeko apustua egingo du eta atzetik Hernani eta Oiartzun joango zaizkio. Gehiengo absolutua baliatuz hiru udalek Bilduk soilik kontrolatuko duten erakundea sortuko dute, Garbitania Zero Zabor S.L., ezker abertzaleko kideek osatuko duten eta soilik Bilduko kargu publikoek kontrolatuko duten makomunitate paralelo izan nahiko lukeena.  Betiere San Markosetik irten gabe baina beraiei interesatzen zaiena jasotzeko: papera-kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa. Pilak, olioa, altzariak, etabar San Markosek kudeatzen eta ordaintzen ditu.

    Atez atekoaren istori honek ze diru pila suposatzen digun beste egunen batean kontatuko dizuet. Gaur Garbitaniaz bakarrik arituko naiz.

    Bilduk bere botere absolutua baliatuz atez atekoa inposatuko digu Astigarragan eta 2013ko martxoaren 21eko osoko bilkuran Astigarraga Garbitaniako kide egingo da, soilik Bilduren aldeko bozkekin. Gehiengo absolutua daukate. Sarrera kuota gisa 99.000 euro ordaintzea erabakiko dute: 66.000 euro zuzenean Garbitaniari ordainduz eta beste 33.000 euro Oiartzungo udalari akzioak erosteagatik. Oiartzuni akzioak erosi behar horrek atentzioa deitu zigun.

    Astigarraga sartu ondoren lau udalerrien partehartzea honakoa izango da:

    Garbitania 2013

    Eta aurtengo maiatzaren 29an non jakiten dugun Oiartzunek Garbitania utzi nahi duela (ihesi doala). Ez duela sekula hondakinen bilketa Garbitaniarekin egin. Hobeto egokitzen zaion alternatiba daukala. Zer dela eta sartu zen orduan? ba antza Bilduren klub pribatua orekatzeko, Garbitania osatzen duten udalerrietako batek ere %50koa baina partehartze handiagoa izan ez dezan.

    Halako erabakia Hernaniren mesederako izan da. Zergatik? udalerrietako bakoitzak Garbitaniari ekarpena nola egin erabakitzeko bi modu leudeke: populazioaren arabera ala Foru Funtsaren arabera.

    2013ko urtarrilaren 1ean (INE) hiru udalerrioi dagokigunez Hernanik %62,9eko populazioa dauka, Usurbilek %19,8ekoa eta Astigarragak %17,7koa.

    Hernanik Foru Funtsaren %64,0a jasotzen du, Usurbilek el %20,1a  eta Astigarragak %15,9a.

    Aldiz, Hernanik Garbitaniari egin dion ekarpena kapitalaren %58,7%koa da, Usurbilena %21,6 eta Astigarragarena %19,8koa.

    Oiartzunek alde egiteak Hernanik daukan kapitalaren portzentaia %50etik pasatzea eragin du eta ‘triunviratoaren’ desoreka zuzentzeko joan den martxoaren 26ean Garbitaniaren administrazio kontseiluak erabakiko du Usurbilek zein astigarragak Hernaniko udalari bakoitzak 22 akzio erosi behar dizkiola, bai ala bai. 22 akzio udal bakoitzak hau da 22.000 euro udal bakoitzak.

    Astigarragako udalera ez da ba idatzirik iritsi Hernanik halako eskaintza egin diola informatuz…

    Eta ekainaren 26eko ogasun batzordean udaleko idazkari-kontuhartzaileak aurkeztutako txostenean esaten da iaz Astigarragak egin zuen 99.000 euroko ekarpenarekin sobera ekarpen egina daukagula udalerri bezala. Baina honez gero 121.000 euro ordainduta daramatzagu. Klubekoak izateagatik. Eta Bildu pozarren. Udaletxean aginte absolutua daukatenez…

    Lezo eta Pasaia ere atez atekoa pairatu behar duten San Markoseko udalerrien zerrendan sartu dira. Bost gera dagoeneko…

    Aldiz, ez Lezo ez Pasaia ez dira Garbitanian sartu. Eta Oiartzunek zer egin du eta alde egin. Zer ari da gertatzen? Atez atekoa Garbitaniarik gabe egiten dute gehienek. Astigarragak zergatik  ez?

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies