• Partehartze  prozesuetan  aditua  den  Hans  Harms  Doktoreak  hitzaldia  eman  du  Astigarragan:  partehartze  prozesu  sinisgarriak  nola  bideratu

    Partehartze prozesuetan aditua den Hans Harms Doktoreak hitzaldia eman du Astigarragan: partehartze prozesu sinisgarriak nola bideratu

    Gaur Martxoaren 27an Dr. Hans Harms izan da EAJ-PNVren lokalean hitzaldia ematen. Hitzaldiaren helburua izan da Astigarragan partehartze prozesu sinesgarri eta bermedunak bideratzeko moduak bertatik bertara ezagutzea.

    Harms jauna izan da bai Espainian zein Euskal Herrian NIP izenaz ezagutzen diren Núcleos de Intervención Participativa edo partehartzea ahalbidetzen duten guneak ezagutzera eman zituena. Wuppertaleko unibertsitateko irakasle izan zen Peter Dienelek duela ia 40 urte asmatutakoa eta garatutakoa da NIP metodoa, egungo sistema politikoaren gabeziak antzeman eta erabakitzeko mekanismo desberdinak aztertu ondoren garatu zuena. Harms doktorea Dienelen ikasle eta jarraitzaile dugu.

    NIParen definizio laburra honakoa litzateke: Gizarteak erabakitze prozesuetan modu egokian parte hartu ahal izatea laguntzen duen eredu egituratua eta eraginkorra.

    NIParen lan metodoa, herritarren artean zozketa bidez interes edo/eta onura pertsonalik bilatuko ez duten herritarrak aukeratzean oinarritzen da. Pasadizo gisa komentatu du behin futbolzelai baten proiektua bideratzeko prozesuan herriko konbentuko monjetako bat suertatu zela aukeratua eta antolatzaileek uste izan bazuten ere monjak uko egingo ziola, guztiz alderantziz izan zela, partehartzaile aktiboa izan baitzen. Behin partehartzaileak aukeratuta, 3-5 egunez euren zereginak utzi beharko dituztela esango zaie eta egingo duten lanarengatik ordain-saria jasoko dutela. Herritarrak 25eko taldeetan banatuko dira eta talde bakoitza, bost kideko talde txikiagoetan. Frogatuta omen dagoelako, talde txikietan lan egin ahal izateak partehatzaileengan benetako komunikazioa ahalbidetzen duela. Parte hartzaileek euren lana zuzen egin ahal izateko, aholkulari, aditu eta teknikari neutralak izango dituzte alboan, hartara informazio guztia jaso eta eztabaida irekia eta ahalik eta kontrastatuena bidera dezaten.

    Parte hartze prozesuetan aditua den Hansek ez ditu begi onez ikusten soilik nahi duten herritarren artean bideratutako parte hartze prozesuak. Alderdi politiko eta presio taldeen interesak bultzatutako parte hartze prozesuak sahiestu behar direla esan du, guztion diruarekin herritarron interesa ahalik eta modu objetiboenean bermatu behar dela uste baitu. Astigarragan zein Donostian ezagutu duen auzoz auzo jarritako postontzietan iritzia emateko modua ez zaio partehartze prozesu objetibo eta eraginkorra iruditu, herritar asko eta asko parte hartze prozesutik kanpo gelditzen delako eta helburuak bestelakoa behar lukeelako.

    Hans Harms ezaguna da Astigarragan Kiroldegia egiteko bideratu zen partehartze prozesua berak zuzendu baitzuen duela hamabost urte, hain zuzen ere partehartze prozesuen garrantziaz jabetzen hasi ginen garaian. Harms-en ustetan NIP metodoak herritarren konpromiso eta herri-kohesioan asko laguntzen du. Orduan parte hartu zuten astigartarrak kalean topatzen dituenetan oraindik ere estimaz agurtzen dutela aipatu du.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies