• Urriaren 30eko Osoko Bilkura (I): Bilduren moral bikoitza

    Urriaren 30ean ohi bezala osoko bilkura izan genuen udaletxean. Gai potoloak izan genituen: Ikastolaren handitze lanen egitasmoa, Anuskako berritze-lanen lehen fasea, Garraio-Hiriaren lehen onarpenari alegazioak, baita hainbat mozio ere.

    Horietako bat prozesu judizialen aurkakoa izan zen. Auzitegi Nazionalak  28 gazte epaitu nahi ditu Segiko kide izatea leporatuta. Gazte horien artean  Julen Zuaz­nabar astigartarra aurkitzen da. EAJ-PNV halako epaiketa politikoen guztiz kontra dago eta Bilduk epaiketok gelditzeko eta gazte horien absoluzioa eskatzen duen mozioa babestu genuen.

    Baina Bilduk aurkeztu zuen beste mozioetako bat Elgopebiren kasuari dagokiona da. Duela aste batzuk jakin genuen Bilduk udalaren izenean Mikel Zabalari hasitako ‘acción de regreso’ prozedurari epaileak ez ziola biderik eman. Bilduk ordea, epaiketa galdu izana eztarrian trabatu zaio, ezin du onartu. Eta zer bururatu zaie ezker abertzalekoei?  oposizioari Elgopebiren kasuari buruz galdeketa luzea. Tribunaletan galdu eta gehiengo absolutua baliatu nahi dute udaletxea tribunala bilakatu eta alkatea epaile, epaiketa politiko paraleloa antolatzen saiatzeko.

    EAJ-PNVk ez du inolako epaiketa politikorik onartzen ez Auzitegi Nazionalak antolatzen duenean ez eta Ezker Abertzaleak antolatzen duenean ere.

    Ez da onargarria Ezker Abertzaleak epaile lanak egin nahi izatea eta ez dugu Bilduren antzerki eta fartsarik onartuko, ez dugu Bilduren joku zikinean parte hartuko.

    http://www.kronika.net/albisteak/astigarraga/albistea/2014/11/01/5fce5d5b46086/alkatetzaren-galderen-aurrean-antzerki-eta-fartsa-bat-zela-iritzita-alde-egin-zuen-oposizioak/

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies