• Urumea  Berri  auzoa  edo  A.I.U.9  eremua

    Urumea Berri auzoa edo A.I.U.9 eremua

    Aurreko Legealdian EA eta EAJ-PNVk osatu genuen gobernuak Astigarragako Plan Orokorra landu eta Foru Aldundiak onartzea lortu genuen. Plan horri esker ari da garatzen besteak beste Urumea Berri deitua den auzoa. Inpakto handia eragin duela ezin ukatu: etxebizitza askoko eraikinak altxa dira. Eta oraindik altxako direnak…

    Ergobia ibilbidean zehar goazela argi dago Astigarragak izan duen herri-paisaia erabat aldatzen duen auzoa dela. Auzo potentea da AIU9 eremua benetan: biztanle asko hartzen ari dena (batzuk etorriak beste batzuk bertakoak), Jaurlaritzak ondare izandatua daukan Ibaiondo etxea bertan kokatua dago. Etorkizun urbilean (espero dezagun) hitzarmenean jasota dagoen Kultur-etxe berria eraikiko da, Astigarragako plaza handienean kokatuan egongo dena, Doña Concha Echeverria plazan hain zuzen ere, herriari ekarpen nabarmen eta garrantzizkoena egin zion (eta dion) astigartarraren omenez 2010ean hala izendatua izan zena.

    Auzoa aurrera doan heinean urbanizazio beharrak ere aurrera doaz eta datorren udazkenari begira errepidean obra handia egingo da, bide guztia 1,90ko altueraraino igo eta berdintzerainokoa hain zuzen ere. Plan Orokorrak aurreikusita daukan betelana handia izango da, hilabete askotan eragozpenak eragingo dituena: zarata, hautsa, trafiko aldaketak, autobusaren ibilbidea…

    Eragozpenak eragozpen, Astigarraga aurrera doa, aurreko legealdian EAJ eta EA (gero Hamaikabat) alderdiek hartutako erabakiei esker. Bildutarrek aurreko legealdian kupidagabe kritikatu arren Plan Orokorrari esker doa Astigarraga ‘viento en popa’ gazteleraz esaten den bezala.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies